Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
<<

EMAKUMEONTZAKO ikastaro-tailerrak Cursos-talleres PARA NOSOTRAS

:: EMAKUMEONTZAKO ikastaro-tailerrak ::
:: Cursos-talleres PARA NOSOTRAS ::


Placida Yeye DJ Sildabia-n

EMAKUMEAK eta UMOREA (euskaraz)
Astelehenetan 19:00etatik 21:00etara
Umorea ezinbestekoa da ondo bizitzeko. Eta gehienetean oso atsegina da barre egitea, kulerotan pixa egin arte barre egitea. Zerk eragiten digu barre? Zerk algara?
Geure buruaz barre egitea oso osasuntsua da, baita gutaz beste norbaitek barre egiten zer sentitzen dugu? Dena al da onargarria?
Lan talde honetan hau guztia aztertuko dugu. Emakumea umore objetu gisa, umore hartzaile gisa eta umore sortzaile gisa...

MUNDUKO EMAKUMEEN LiTERATURA (euskaraz)
Hilean behin hilabeteko asteartean 18:00etatik 20:00etara
Ekialde Ertaineko Asiako eta Afrikako emakumeek gaur egun egiten duten literatura ezagutu, irakurri eta aztertuko dugu. Beraiek esango digute zer pentsatzen eta sentitzen duten gai hauen inguruan: dotea, esplotazio sexuala, fundamentalismoak, ablazioa, oinetan bendak jartzea, erbestea, migrazioa e.a. Elkartasun eta biziraupenerako erabiltzen dituzten estrategiak ezagutuko ditugu. Euren kantuak entzungo ditugu, euren dantze eta erritoak ikusi eta munduko hainbat lekutako emakumeak gonbidatuko ditugu euren esperientzia eta jakintza gurekin konpartitzea.

KOMUNiKAZiOA eta JENDEAURREAN HiTZ EGiTEKO TEKNiKAK (euskaraz)
Asteazkenetan 19:00etatik 21:00etara
Urriaren 4tik Abenduaren 20ra
Komunikazioan parte hartzen duten beldurrak eta elementuak zeintzuk diren identifikatuko ditugu ikastaroan, jendeaurrean beldurrak eta elementuak zeintzuk diren identifikatuko ditugu ikastaroan, jendeaurrean hitz egiteko izaten ditugun zailtasunak gainditzen lagunduko diguten teknikak lortzeko, beti ere aurrean dugun entzulegoa eta egoera kontuan izanik. Sexismoak hizkuntzaren erabileran eta generoak komunikazioan duen eragina ere aztertuko ditugu.

D.J. TAiLERRA (euskeraz)
Larunbatean 11:30etik 13:30era
Urriaren 14tik Abenduaren 16ra
Ikastaro honen bitartez DJ edo diska-ziztatzaile aritzeko jakingaiak, teknikak eta abileziak landuko ditugu, betiere genero ikuspegitik. Aldi beran, emakumeen eta musikaren arteko harremanak aztertuko ditugu, guztion artean hausnarketa egiteko. Ikastaroaren amaieran musika ekitaldi bat antolatuko dugu parte hartzaileek ikasitakoa zabaltzeko.

AUTODEFENTSA (gazteleraz) / AUTODEFENSA (castellano)
Azaroa 17 ostirala 16:00 - 20:00 viernes 17 de Noviembre
Azaroa 18 larunbata 10:00 - 14:00 + 16:00 - 20:00 sábado 18 Noviembre
Emakumeen aurkako indarkeria zerk eragiten duen aztertzea, defentsarako teknikak ikastea, erasoei erantzuten jakitea, emakumeen autoestimua eta elkartasuna hobetzea, horiek izango dira ikastaro honen helburuetako batzuk.
Analizar las causas de la violenciacontra las mujeres , aprender técnicas de defensa, saber como actuar frente a una agresión, mejorar la autoestima y la solidaridad entre las mujeres son algunos de los objetivos del curso.

MUNDUKO EMAKUMEEN LiTERATURA (gazteleraz)
LiTERATURA DE MUJERES DEL MUNDO (castellano)
Urriaren 26an hasita hilabeteko 2. eta 4. ostegunetan 19:00etatik 21:00etara
Desde el 26 de octubre el 2º y 4º jueves de cada mes de 19:00 a 21:00
Daramagun bidea beste emakume askok garbitu eta sendotu dute. gurekin batera beste hainbat emakume ere bide paralelotan dabil. Haien pausoak neurtzea eta aprobetxatzea da haien esperientziari, goxamen eta sufrimenduari balio emateko modurik hoberena. beraien bzii estrategia sortzaileek eta proposamenen imajinazioak geureak aberasten dituzte. Hau guztia ezagutzea gu geu hobeto ezagutzea da.
El camino que recorremos, otras mujeres lo han limpiado y hecho firme. Junto a nosotras, otras mujeres recorren caminos paralelos. medir sus pasos aprovecharlos, es la mejor manera de dar valor a su experiencia, a sus goces y sufrimientos. Sus estrategias creativas y vitales, la imaginación de sus propuestas enriquece las nuestras. Conocerlas es conocernos un poco más a nosotras mismas.

iNFORMAZiOA eta iZEN EMATEA / iNFORMACiÓN y MATRICULACiÓN:
Hernaniko Udal Berdintasun Saila / Área de Igualdad del Ayuntamiento de Hernani
943 337017 / 943 337043 / irantzu-j@hernani.net

PREZiOA / PRECiO:
10€ hiruhilabete bakoitzeko / 10€ por trimestre

Iturria: http://www.9cdr.tk/

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios

  1. Hasi dira ikastaroak, eta DJ tailerrean ikaragarri ondo gabiltza.
    Ia urtarrilerako bigarren ikastaro-sorta egiten dugun, "Gipuzkoako jabekuntza eskola" izenpean.
    Mila esker ikastarook zuen blogean aipatzeagatik.
    Adi egongo gara datozen artikuluekin.
    Keep on keeping on! O+

    Comentario de masterka bat hace 3 años y 38 meses

  2. la prox. vez por favor citar la fuente de la que habeis obtenido la info... que jodo, tuvimos que "pikar" o meter a mano nosotr@s desde el panfleto analógico todo el contenido!
    portzierto, en la foto Placida Yeye DJ en Sildabia bar (bilbo)!

    keep on bloggin'!

    Comentario de 9cDR hace 3 años y 38 meses

  3. Barkatu 9cDR! Eta nerçi lekzioagatik!

    Comentario de Olaia hace 3 años y 38 meses

  4. merçi esan nahi nuen

    Comentario de Olaia hace 3 años y 38 meses

  5. Aupa +terkak!
    Mx eta eskerrikasko posteatzeagatik!

    Comentario de Olaia hace 3 años y 38 meses


Recordar datos


Pripublikarrak © Todos los derechos reservados al autor
Sindica este sitio usando: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Esta bitácora se mantiene con Bitacoræ.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009