Emine Sevgi Özdamar
pripublikarrak - 02-10-2006 19:36:03 | Categoria: bestelakoak/otros
Emine Sevgi Özdamar idazle turkiarraren hitzaldia Urriak 6, ostirala, 19:30etan Koldo Mitxelena Kulturgunean
Humano Caracol - Donostia, urriak 3/7 - PERIFERIAK
Programa eta informazio gehiago: http://www.periferike.org/
Conferencia de la escritora turca Emine Sevgi Özdamar
8 de octubre, Donostia, a las 19:30 en Koldo Mitxelena Kulturgunea
Humano Caracol - Donostia, 3/7 de octubre - PERIFERIAK
Programa + info: http://www.periferike.org/
Emine Sevgi Özdamar
Malatya (Turkia, 1946). Istanbuleko Arte Dramatikoaren Eskolan ikasi zuen 70eko azken urteetan. Antzerki alemaniarrak eragindako interesak herrialde hartara eraman zuen. Lantegi batean lan egin ondoren, zuzendaritzako laguntzaile izatera iritsi zen Ekialdeko Berlingo Volksbühnen. Aktore jardun du Bocuhm-eko Schauspielhaus-en, eta zinean ere hainbat paper egin ditu. Käragoz en Alamania (1982), Keloglan en Alamania (1991) eta Nohahi (2001) antzerki obren autorea da, eta Frankfurteko Schauspielhaus-en ere elkarlanean aritu da antzerki zuzendaritzan. 1995ean Darmstadt-eko Literatura Fondoaren beka bat jaso zuen New Yorkerako.
Haren lehen eleberriak, La vida es una caravasar (Alfaguara, 1994) izenekoak, Ingeborg Bachmann eta Walter Hasenclever sariak eskuratu zituen. Era berean, La lengua de mi madre (1996) eta El puente del Cuerno de Oro (2000) eman ditu argitara. 1991n Aderbert saria eman zioten Chamisso lanagatik, eta 2004an Literaturako Kleist sari ospetsua hartu zuen; sari hau eskuratu dutenen artean ditugu, esate baterako, Robert Musil eta Bertold Brecht.
Ia-ia beti autobiografikoak diren bere testuetan, Emine Sevgi Özdamarrek irakurlea gonbidatu egiten du trenean mundu desberdinetarantz egiten dituen bidaietan lagundu diezaion; "emigrazioa bere programa bihurtzen du, edukiaz eta estetikaz" (horixe adierazi zuen epaimahaiak 2001ean, Nordrhein-Westfalen land-eko Emakumezko Artisten Saria ematean). "La vida es un caravasar". Das Leben ist eine Karawanserei horrek kontatu egiten du nekazaritzara emandako Anatolia pobre baten eta mendebaldera begira dagoen Istanbul hiri handiaren arteko haurtzaro baten historia, batean "Humprey Pockart" eta bestean amamak kontatu hildakoen ipuinak daudela. Eleberria El Puente del Cuerno de Oro hasten den tokian amaitzen da, hau da, 17 urteko neska batek Berlina egiten duen hastapen bidaian. Hirurogeiko azken urteetako Berlin dugu, ikasleen iraultzen eta maitasun librearen urte haietakoa, eta handik, berriro, Turkiara goaz. Bere prosa espresionista eta nabarraz, Özdamarrek bide, kultura eta hizkuntzetan barrena garamatza.
Comentarios (0) - Referencias (0)