Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
<<

Berrikuntza bai, sexismorik ez!



Zur eta lur gaude Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapenerako Sailak abian jarri duen “Bizkaia berritzen” komunikazio kanpainaren begirada sexista ikusita.

Email honetan prentsan topatutako propaganda-tartekoa atxikitzen dugu. Era berean, Bilboko Metroko 1. lineako geltoki jendetsuenetan bina markesina ipini dituzte komunikazio kanpaina berarekin. Eta halako komunikazio elementu gehiagorik ez aurkitzea espero dugu, espazio publiko zein pribatuan.

Komunikazio kanpaina honen esanahi posibleetan sakonduz gero, zein pertsona litzateke “ekintzailea” edo “berritzailea”?
- “Komikian” azaltzen diren pertsonaia guztiak gizonezkoak dira. Eta beraz, kanpaina emakumeari zuzendua ez dagoela ondorioztatzen dugu.
- Elkarrizketa garatzen den eragatik, badirudi ekintzaile izatea gizonetik gizonera transmititzen den zerbait dela.
- Era berean, ez dirudi exekutiboa edota futbolzalea ez den gizonezko bati zuzendua dagoenik.

Hala, galdera hauek datozkigu burura:
- Zer nolako pentsaeratik izan da sortua kanpaina hau? Nork ekin nahi dio halako ekintza gehiago egiteari?
- Nork onartu du? Eta hiritarroi gure etorkizunean eragiteko gaitasunik ba al du?
- Benetan harremandunak al dira Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapenerako Saila eta Emakume eta Garapenerako Lankidetzako Saila, ala bi Bizkaia ezberdinetan bizi dira?
- Zein komunikabidek onartu du halako burugabekeria argitaratzea? Zergatik ez dio halako kanpaina bat hedatzeari uko egin? Ez dira genero problematikarekiko sentsibleak? Halako iragarkiak onartzen jarraituko al dira, nahiz eta ordainduak izan?

Galdera horien erantzunekin batera, hau exijitzen dugu:
- Aipatutako komunikazio kanpaina lehenbailehen baztertua izan dadila.
- Ahal bezain laster, Bizkaia berritzaile bati legozkiokeen baloreetara egokituko den eta bere hiritargo osoaren sormen ahalmena kontu hartuko duen kanpaina bategatik aldatua izan dadila.
- Emakume nahiz gizonen kontrako halako eraso sexistarik berriz ez dadila gertatu, ez pertsona ekintzaileen ereduen inguruan ez beste inola.
- Segimendu bat egin dakiola Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapenerako Sailari, genero politikak eraginkorrak izan daitezen ziurta dadin.

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Pripublikarrak © Todos los derechos reservados al autor
Sindica este sitio usando: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Esta bitácora se mantiene con Bitacoræ.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009